Ongi etorri gure webgunera

Gure web orrialdera egin duzuen bisita ezkertu nahi genizueke, zuen gustokoa izango dela espero dugu.Web orrialde honetan gure historia , argazki aretoa, pretsan agertutako artikuloak, eta nola ez ba, urte askotan gure zuzendaria izana den Antonio Sierra Valgañón aurkitu dezakezute. Antxon izenez ezaguna, 2008-tik aurrera bere oroimenean ospatu eginten da Antxon Sierra Oroituz zikloa. Bertan talde ezberdin parte hartu dute, Antxonekin zer ikusia izan dutenak, abesbatzakoak izandakoak, ikasleak, eta abar... Mariaren Bihotza eskolaniak parteartzaileetako bat izan da, abesbatzaren harrobia. Maiatzaren azkeneko astean ospatu egiten da, ostegunetik larunbatera.

Notiziak

ONDA VASCA NOTIZIAK

ASO XV 2022 Antxon Sierra Oroituz maiatzaren 27tik 29ra, 20:00etan San Inazio Parrokian(Gros) eta Victoria Euguenia antzokian 19:00.

Erosi zure sarrerak maiatzaren 29rako 19:00etan Victoria Euguenian eta zatoz gure 60. urteurrena ospatzera IN MEMORIAM

EROS ITZAZU ZURE SARRERAK HEMEN

Kartelak

27ko Programa Schola Gregorianista Donosti Ereski

28ko Programa Aiztondo Abesbatza

29ko IN MEMORIAM 60 Urteurrena

Programa berezia 60 Urteurrena

 

Kontzertuak

2022ko maiatzarenn 27an, 20:00 San Inazio Parrokian. ASO XV barne 27-28. Victoria Eugenia Antzokian 29an

Maiatzak 27 Donosti Schola Gregoriana

Maiatzak 28 Aiztondo Abesbatza (Astigarraga)

Maiatzak 29 IN MEMORIAM: Aita Antxon Sierra, cmf.

Mariaren Bihotza Abesbatzako kantari eta kantari ohiek, Orfeoi Txiki eta Donostiako Txistulari taldearen partaidetzaz eskeinitako kontzertua. Abesbatzako zuzendari ohiak: Miren Urbieta-Vega, Saioa Zuaznabar eta Francisco-José Ríos-López. Bakarlariak: Miren Urbieta-Vega, Haizea Muñoz, Oihana Regüela eta Aitor Kamiruaga, cmf. Orfeoi Txiki Abesbatzako haurren zuzendaria: Klara Mendizabal. Organo jotzailea: Gerardo Rifón. Txistulari Taldeko zuzendaria: Jose Ignazio Ansorena. Zuzendari Artistiko Orokorra: Alain Ayerdi Gurpegi. 1962an, Kongregazio Klaretarrak, Aita Antxon Sierraren eskutik, Mariaren Bihotza Abesbatza eta Eskolania sortu zuen. Talde honi esker, 60 urteko historian zehar, Donostiako ehunka haur, gazte eta helduk Mariaren Bihotzaren musika-notak eta balioak partekatu dituzte. Abesbatzak, bere historian zehar, bere balioa erakutsi du goi mailako musikagileen programekin irabazitako sarien bidez. Ekitaldi honetan gurekin izango dira: Mariaren Bihotzan sortu diren bakarlariak, orkestra eta koru zuzendariak, Donostiako Txistulari Banda, gurekin hainbeste partekatu duen Jose Ignazio Ansorenaren eskutik eta Gerardo Rifón, organista, eta Aita Sierraren ikasle bikaina.